Igartzako Multzo Monumentala
Jauregia, burdinola eta hainbat etxe biltzen dituen Igartzako Multzo Monumentalak XV. mendeko Gipuzkoara garamatza denboran barrena, jauntxo edo 'ahaide nagusiak' benetan nagusi ziren garaietara.
Erdi Aroan, Oria ibaia jauregitik hurbil zegoen zubian barrena zeharkatu ahal izateko, bidesaria ordaindu behar zitzaion Igartzako jaunari. Beasaingo multzo monumentala osatzen duten eraikinek ondo asko uzten dute agerian Antzinako Erregimeneko egitura. Guztien gainetik, barrualdean patio zabala eta egurrezko egitura dituen Igartzako jauregia nabarmentzen da. Gipuzkoan den egurrez eginiko arkitektura zibilaren erakusgarri bikainenetakoa da.
Jauregiaren ondoan, errota eta Felipe IV.ak berak bisitatu zuen burdinola. Sagardoa egiteko eta bidaiariak hartzeko erabiltzen zen dolareak, Agirrezabal baserriak, errementeri izandako Errementari etxeak eta Belengo Andre Mariaren ermitak osatzen dute multzoa.
- Helbidea: PEATEGI KALEA, S/N
20200 BEASAIN
Kontaktua: Turismo Bulegoa (Belengo Andre Mariaren ermita). Peategi z/g. Igartzako Multzo Monumentala. 20200 Beasain. Telefonoa: 943 02 80 65
Ordutegia: Larunbat, igande eta jaiegunetan, 11,00etatik 14,00etara eta 16,00etatik 19,00etara. Gainerako egunetan, aurretik hitzartutako bisita gidatuak egin daitezke.
Prezioa: Bisita gidatua: 2,40 euro pertsonako. Taldeak: 1,50 euro pertsonako.